Skip to content

Akats Jakinarazpena

Xabier Aramendi edited this page Oct 29, 2013 · 6 revisions

Orrialde gehiago Euskaraz: HASIERA - SEG (Euskara) - Egileak - Harremana

Lehenik utzidazu eskerrak ematen QupZilla jeitsi eta erabiltzeagaitik!

QupZilla egonkortzat hartzen bada ere, gertatu daiteke, arazoren bat izatea baldintza oso bakanen batean erabiltzerakoan. Horrela bada lehenik bi gauza egiaztatzea eskatzen dizugu, arazo bat ireki aurretik:

  1. Zihurtatu, QupZilla-ren oraingo argitalpena duzula ezarrita (1.4.4 bertsioa, 2013.09.01-ean argitaratua).

  2. Bota begirada bat SEG (Euskara)-ri, ea zure arazoa bertan azaltzen den eta konponbide egokia ematen dizun.

  3. Bilatu jadanik agiritutako arazoak arazo berdina edo antzekoa dutenak eta konponbide bat duten.

Ezerk ez badu konpontzen, mesedez ireki arazo bat hemen eta eman hurrengo argibideak:

Zer urratsek berregingo dute arazoa?

Zure arazoa azkar ezaguteko, mesedez azaldu laburki zure arazora eraman zaituzten jarraipidea eta urratsak.

Adibide azalpena:

  1. Abiarazi QupZilla

  2. Ireki http://zurelotura.xyz lotura

  3. Klikatu ABC sinboloan

  4. QupZillak ez du itxaron bezala lan egiten

Zer jokabide itxaroten da? Zer ikusten duzu ordez?

Mesedez jakinarazi diezaguzu, zer gertatu behar den gainean azalduriko ekintza burutzen duzunean.

Adibidea: ABC sinboloa klikatutakoan, leiho DEF bat ireki behar da. Baina ez da ezer gertatzen.

Aplikazioaren zein bertsio erabiltzen duzu? Zein sistema eragile?

Mesedez hautatu Laguntza -> Itxurapen Argibideak eta itsatsi orrialde honetako edukiak zure akats jakinarazpenean.

Adibidea:

Itxurapen Argibideak

Mesedez eman edozein argibide gehigarri behean.

Lagundu gaitzake ere, QupZilla terminal leiho batean ekiten baduzu eta irteera akats jakinarazpenean itsasten baduzu. Hau egiteko mesedez ikusi SEG (Euskara) eta bota begirada bat gai haueri

  • Nola lortu dezaket agindu lerro irteera Windows-en?

  • Nola egin dezaket QupZilla-ren garbiketa matxuratzen bada?

Guri ideia bat emateko, zure arazoa QupZilla, Qt edo QtWebkit buruzkoa den QtTestBrowser-rekin berregiten saiatu zaitezke. Mesedez jeitsi bertsio egokia:

Windows

Linux Iturburuak + 64 Bit Bertsioa

Ekin QtTestBrowser, jarraitu gainean azaldu dituzun urratsak eta jakinarazi diezaguzu honekin zure arazoa berregiteko gai zaren - edo ez.


Gure asmoa QupZilla etengabe hobetzea eta noski zure arazoak azkar konpontzeko sostengua ematea da. Zenbat eta argibide xehetuagoa eman zure arazoa azkarrago ezagutu eta konpontzeko gai izango gara. Mila esker zure laguntzagaitik.


Available pages:

Clone this wiki locally